Periodontziari esker gingibitisa eta periodontitisa bezalako gaixotasunak sendatu daitezke.
Zeintzuk dira gaixotasun hauen sintomak?
- Hortzoi gorri edo handituak
- Hortzak garbitzean edo zenbait jaki jaterakoan odola ateratzea
- Hatsaren usai txarra
- Hortzaginen hezur-eustearen falta
- Atzera-egite gingibala (sustraiak ikusten dira)
- Hortzak mugitu egiten dira
- Hortzen sentikortasuna
Zeintzuk dira gaixotasun periodontalen kausak?
- Bakterio-plaka da errudun nagusia.
- Herentzia genetikoa.
- Faktore sistemikoak: Adina, estresa, botikak, tabakoa...
- Tokiko faktoreak: Hortzen pilaketa eta trauma oklusala.
- Haurduntza eta diabetea.
- Gaixotasun periodontal aurreratua edo “piorrea” hortzaginen erorketa eragin dezake. Horregatik araiz egindako diagnostiko bat garrantzia handia dauka, pazienteari hezur eta hortzen galtzea ekiditzeko eta ahoa osasungarri mantentzeko tratamendu egokia eskaini ahal izango ziaolako.
Aurretik azaldutako sintomaren bat duzula ikusten baduzu, dentistarengana joan zaitez.